MADDI OIHENART & JUANTXO ZEBERIO

Data: 2010
Iraupena: 47'55

Musika estiloa:

FOLK GARAIKIDEA
CD: 12.00 €

MP3-AN: 10.00 €

 
Maddi Oihenart euskal musika herrikoiaren munduko ahots liluragarri, aberats eta adierazgarrienetakoa dugu. Zuberoako abesteko modua ordezkatu eta aberastu egiten du. Ipar Euskal Herriko lurralde horretan artzainen kantuei bizirik eutsi diete eta orain ere, inoiz baino gehiago gainera, zaindu, errespetatu eta maitatzen dute kantatzeko modu hori. Hari Biru (Elkar, 2007) bakarka argitaratutako lehen disko arrakastatsuaren ondoren, proiektu berri eta magiko batekin datorkigu orain, Juantxo Zeberio musikagile eta pianista tolosarrarekin batera: Baldi. Hari Biruren jarraipena da Baldi. Oso disko samurra dugu; poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea ematen diote Maddi Oihenarten ahots garbi, infinitu eta pertsonalari. Maddik eta Juantxok aukeratutako 10 abestik osatzen dute diskoa eta hitzak, berriz, euskal munduko poeta eta idazle ezagunek ondu dituzte: Kirmen Uribek, Itxaro Bordak, Leire Bilbaok, Bernardo Atxagak, Karlos Linazasorok eta Maddi Oihenartek berak idatziak dira disko zoragarri honetako poema batzuk. Juantxo Zeberiok egin ditu moldaketa eta konposizio gehienak. Abesti bakoitza lurrin fresko eta gardenez zipriztindu du, besteak beste, folk eta jazz ukituak emanez. Horrez gain, disko honek aurrekoak ez zuen osagai berezi bat du: Lehenengo abestian, «Nire ispilua» izenekoan, Et Incarnatus orkestrak egindako moldaketei esker, diskoa entzuten den lehen une horrek goxotasun berezia du, airezko ukitua agian, konposaketen naturaltasuna biribiltzen duten kolorez margotua. Oraingoan ere Hari Biru diskoko taldeak leial lagunduta, Txema Garcésen kontrabaxuak eta Pello Ramirezen txelo eta akordeoiak taldeari koherentzia eta kalitate bikaina ematen diote, Maddi Oihenarten estilo puru eta pertsonalarekin erabat bat etorriz. Kolaboratzaile bikainak ere izan dituzte diskoan; hala nola, Hasier Oleaga bateria-jotzailea eta Javier Paxariño. Entzun bezain laster liluratu eta harrapatuko zaitu Baldik. Samurtasunak eta epeltasunak gure memoriako paisaiarik gordeenetara eramango gaituzte.


XABI SAN SEBASTIAN

Data: 2004
Iraupena: 46'42''

Musika estiloa:

FOLK GARAIKIDEA
CD: 12.00 €

MP3-AN: 10.00 €

 
DISKOA ESKURAGARRIA CD FORMATOAN ETA MP3an. Orai, hemen, buelta eman eta begirada atzera botatzen dut, euskal musika tradizionalari begirada bat, gaur egundik (Nondik ba?), kantutegi zaharrak hartu eta lehen abesten ziren doinuak berriz sonarazi, ea zer esan dezaken musika horrek orai (haientzat ere orduan orai zen). Balio historiko ala etnografikoaz gain, balio musikala mantentzen al dute? Sentipenak komunikatzen al dituzte oraindik? Sortu zituzten egoeren diztirak isladatzen al dituzte oraindik? Doinuok hartu eta gaur egun nagusi diren musika tresnen aurrean jartzen ditut, ea zer gertatzen den, gure musika ezagutzen ez duten musikariei ematen dizkiet jo ditzaten, eta beste kultura hurbil eta urrunetako musika tresnetatik pasarazten ditut...



1-2, 2-tik


Azal-orria | Artistak | Estiloak | Abesti aurkibidea
Lege Oharra - Informazio korporatiboa - Errepresentari musikala -