ALOS QUARTET

Data: 2009
Iraupena: 43'05

Musika estiloa:

CONTEMPORANEA
CD: 12.00 €

MP3-AN: 10.00 €

 
Taldea sortu zenetik 10 urte pasa direla, hari laukoteak 2009an 10 tanta izena duen disko berri batekin ospatuko du bere urteurrena. Bertan, taldeak ibilbide bat proposatzen du 10 lan berri hauetan zehar. “10 tanta 10 urte, 10 doinu berri mimo haundiz sortu eta aukeratuak. Gure bideko beste geltoki bat, eta zu ere bide horretako konplize egin nahi zintuzkegu. Dastatu tanta bakoitzaren zaporea eta utzi barruraino busti zaitzan. Diskoa 2009ko Urtarrila eta Apirila artean grabatu zen Tolosako Leidor Antzokian, eta gero Mikel F.Krutziagaren Musik Art estudioan nahastu eta masterizatu zen. Alos Quartet dira: XABIER ZEBERIO: biolina, nyckelharpa, kalimba, biola FRANCISCO HERRERO: biolina LORENA NUÑEZ: biola PELLO RAMIREZ: celloa, akordeoia Urteurrena ospatzeko, diskoan kolaborazio paregabeak daude, Waldemar Bastos abeslari eta konposatzaile angolatarra besteak beste, world Music-eko izen handienetarikoa gaur egun, Chico Buarke, Arot Lindsay, Cesaria Evora edo Talking Head kide ohia David Byrnerekin lan egin duena. Aipatzekoak dira ere beste lehen mailako kolaborazioak: Leonardo Amuedo – Gitarra akustikoa Juantxo Zeberio – piano Iñigo Egia – perkusioak Gonzalo Tejada – kontrabaxua Alvaro Gaviria – harmonika


ALOS QUARTET

Data: 2005
Iraupena: 46'10

Musika estiloa:

CONTEMPORANEA
CD: 12.00 €

MP3-AN: 10.00 €

 
DISKOA ESKURAGARRIA CDan ETA MP3en Alos Quartet, laukotearen izen bera izenburu duen eta NO-CD Rekords-ek argitara eraman duen lan liluragarria dugu, non taldeak Xabier Zeberio eta Europako iparraldeko Steve Dobrogosz eta Terje Bjorklund egileen piezak bildu dituen. Bertan giro samur eta berritzailea sortzea lortu dute, alderdi guztiak modu bikainean zainduz. Alos Quartetek soberan gainditu du hemen hari laukotea ahots protagonista bilakatzearen erronka. Izaera handiaren bitartzen lortu du gainera, guztiz originala den sonoritate berria sortzeko adorea izan baitu. Bizitasun eta adierazmen gaitasuna, ezerren antza ez duen disko batean, zeren lan honetan laukoteak musika garaikideaz duen ikuspegi berezko eta bakarra aurkituko dugu. Hori baino ez... alajaina!


JUAN CARLOS PEREZ

Data: 1997
Iraupena: 44'19

Musika estiloa:

CONTEMPORANEA
NEO-CLÁSICA
CD: 12.00 €

MP3-AN: 10.00 €

 
DISKOA ESKURAGARRIA CDan ETA MP3en "Hasieran ez neukan garbi zer material mota landu: akustikoa edo elektronikoa....Hari laukotea hiru mugimendurekin konposatu nuen, horrela konplizitate-eta ubikazio keinu bat eginez, hori baitzen nik konposatutako lehen hari laukotea, aldez aurretik finkaturikoa eta erraz irakurtzekoa zen formari helduz...."



1-3, 4-tik


Azal-orria | Artistak | Estiloak | Abesti aurkibidea
Lege Oharra - Informazio korporatiboa - Errepresentari musikala -