CD-a erosi
15.00 €
Organ sartu
Juan Mari Beltranek, disko berria du, Hots larretan. Bertan, euskal musikaren tradizioan historia duten instrumentoak, zein, kanpoko doinuak errekuperatzen dira. Euskal Musikaren alorrean bakarka eta baita beste taldetan ere lan ugari egin ostean, Juan Mari Beltranek beste proiektu propioa argitaratu berri du. ”Hots Larretan” diskoak, txirula oinarrizko melodia eta erritmoa duten 18 pieza biltzen ditu. Errepertorio tradizionala interpretatzeko soinu-bidean beste urrats bat eman nahi izan du Beltranek.
”Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, dantza, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak.”
Errege Belda (akordeoia), Ander Barrenetxea (txalaparta, perkusioa eta ahotsa), Aitor Beltran (txalaparta, harmonika, perkusioa eta ahotsa), Pello Ramirez txeloarekin, Mikel Irazoki baxua, Andoitz Antzizar, trikitixa, eta Gema Ines (gitarra eta ahotsa) dira Beltranekin (txlaparta, txirulak, txistua, gaita, alboka, dultzaina eta ahotsa) aritu direnak. Suso Sáiz produktore famatuaren aginduetara.