CD-a erosi
15.00 €
Organ sartu
Alos Quartetek: Xabier Zeberio (Nyckelharpa, biolina), Francisco Herrero (Biolina), Lorena Nuñez (Biola) eta Pello Ramirez (Celloa), “Garden” bakarkako hirugarren diska aurkezten du.
Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu diska berrian.
13 konposizio berri hauen grabaketan, azken urteetan bidelagun izan dituen hainbat artista eta lagunen laguntza izan du taldeak, hala nola, Eñaut Elorrieta eta
Silvia Iriondo ahotsetan, Oreka TXen txalaparta, Harkaitz Cano idazlea eta poeta eta Bill Cooleyen psalterioa, besteak beste. Guztiek eman diote beren kolore eta ukitu berezia lan berriari.