CD-a erosi
10.17 €
Organ sartu
Triz3ps ibilbide luzeko musikariek osatzen duten hirukotea da -Javi P3z (Parafünk, Javi P3z Orquesta, Camping Gaz...), Alberto Boch (Lau Behi, Parafünk, Hotel...), eta Oriol Flores (Miqui Puig, Los Chets, Delicatessen...). Hiruen artean freskotasun handiko diskoa osatu dute, eta “Pretérito”, “Incongruencias”, “Trifünka” edo “Andrómeda” bezalako izenburuekin errealitateari buruz hitz egiten dute: iragana (oraina buzti eta etorkizuna baldintzatzen duena), eguneroko gertakizunak, galdutako pertsonengatik jasatako mina... betiere etorkizunerako itxaropenarekin.
Javi P3zen ahots altu karakteristikoa instrumentuen egiazko soinuekin bateratzen da, elektronikarik gabekoak, makinen eragina jasotzen ez dituzten kontzertuei erreferentzia eginez, non instrumentuaren soinu hutsa eta musikariaren saio inprobisatua emozioen transmisiorako jatorria diren.