NO-CD Rekords

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Baldi

Maddi Oihenart & Juantxo Zeberio
Data: 2010
Iraupena: 47'55
Folk Garaikidea
Partaide egin: Facebook Twitter Meneame
CD-a erosi
10.17 €
Organ sartu Erosketetarako orga ikusi
Maddi Oihenart euskal musika herrikoiaren munduko ahots liluragarri, aberats eta adierazgarrienetakoa dugu. Zuberoako abesteko modua ordezkatu eta aberastu egiten du. Ipar Euskal Herriko lurralde horretan artzainen kantuei bizirik eutsi diete eta orain ere, inoiz baino gehiago gainera, zaindu, errespetatu eta maitatzen dute kantatzeko modu hori.
Hari Biru (Elkar, 2007) bakarka argitaratutako lehen disko arrakastatsuaren ondoren, proiektu berri eta magiko batekin datorkigu orain, Juantxo Zeberio musikagile eta pianista tolosarrarekin batera: Baldi.
Hari Biruren jarraipena da Baldi. Oso disko samurra dugu; poesiak eta musika tresnen biluztasunak bidea ematen diote Maddi Oihenarten ahots garbi, infinitu eta pertsonalari.
Maddik eta Juantxok aukeratutako 10 abestik osatzen dute diskoa eta hitzak, berriz, euskal munduko poeta eta idazle ezagunek ondu dituzte: Kirmen Uribek, Itxaro Bordak, Leire Bilbaok, Bernardo Atxagak, Karlos Linazasorok eta Maddi Oihenartek berak idatziak dira disko zoragarri honetako poema batzuk.
Juantxo Zeberiok egin ditu moldaketa eta konposizio gehienak. Abesti bakoitza lurrin fresko eta gardenez zipriztindu du, besteak beste, folk eta jazz ukituak emanez.
Horrez gain, disko honek aurrekoak ez zuen osagai berezi bat du: Lehenengo abestian, «Nire ispilua» izenekoan, Et Incarnatus orkestrak egindako moldaketei esker, diskoa entzuten den lehen une horrek goxotasun berezia du, airezko ukitua agian, konposaketen naturaltasuna biribiltzen duten kolorez margotua.
Oraingoan ere Hari Biru diskoko taldeak leial lagunduta, Txema Garcésen kontrabaxuak eta Pello Ramirezen txelo eta akordeoiak taldeari koherentzia eta kalitate bikaina ematen diote, Maddi Oihenarten estilo puru eta pertsonalarekin erabat bat etorriz.
Kolaboratzaile bikainak ere izan dituzte diskoan; hala nola, Hasier Oleaga bateria-jotzailea eta Javier Paxariño.
Entzun bezain laster liluratu eta harrapatuko zaitu Baldik. Samurtasunak eta epeltasunak gure memoriako paisaiarik gordeenetara eramango gaituzte.

Abesti zerrenda MP3-en

  • 1 - Nire Ispilua
    1.00 €
    Entzun
    Erosketetarako orga ikusi
  • 2 - Bortü Txoria
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 3 - Haur Ginenean Bezala
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 4 - Gure Bazterrak
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 5 - Plañu Niz
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 6 - Hitz Bat
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 7 - Gereziondoak Loretan
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 8 - Kaiola
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 9 - Bizitzak
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
  • 10 - Ninano
    1.00 €
    Erosketetarako orga ikusi
Diska osoa: 8.47 € Erosketetarako orga ikusi

Berriak

NO-CD REKORDS
Portuetxe 53-A, 1 oficina 104 | 20018 Donostia
NO-CD Rekords. Todos los derechos reservados