NO-CD Rekords

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Berriak rss

JUAN MARI BELTRANek Manresako Fira Mediterranea eta WOMEXeko edizio berrietan parte hartuko du

17 de Larunbata de 2017
Partaide egin Facebook Twitter Meneame Mail

Juan Mari Beltranek, euskal musikaren ordezkari nagusienak, bi musika azoketan parte hartuko du: Manresako Fira Mediterranearen 20.edizioan eta Womex 2017an. Kontzertuak, urriaren 7an eta 28an ospatuko dira Manresan eta Katowicen (Polonian), hurrenez hurren.


Bi ferietan, Beltranek, Ixiar Jauregi eta Errege Beldarekin batera, “Euskal Herri Musika eta Soinu Tresnak” izeneko kontzertua eskainiko du. Txalaparta, txistua eta alboka, besteak beste, zein beraiekin osatzen diren doinuak, izango dira protagonistak.


Kontzertu honek helburu ezberdinak ditu. Horien artean, txalaparta, alboka, ttun ttun etabar bezalako instrumentuen historia eta funtzionamendua ezagutaraztea; euskal musikaren inguruko ezagutza sendotzea; Euskal Herriko musikaren barne instrumentu horiek duten garrantziaz sentsibilizatzea eta mota guztietako publikora zein gure mugetatik kanpo euskal musika iritsi araztea.  


 

Partaide egin Facebook Twitter Meneame Mail
NO-CD REKORDS
Portuetxe 53-A, 1 oficina 104 | 20018 Donostia
NO-CD Rekords. Todos los derechos reservados