NO-CD Rekords

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Xabi San Sebastian

Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo inprimakia gurekin harremanetan
Web orria: www.syntorama.com

Biografia

Donostian 1967. urtean jaioa, Xabi San Sebastian prestakuntza zabal eta eskarmentu handiko musikari, abeslari eta gitarra-jolea dugu. Talentu, trebetasun eta berotasun handiko artista nabarmena.

Musika Donostian eta Madrilen burutu ondoren, Euskal Herriko ia herri guztietako plazetan aritu zen Izotz taldearekin, taula gainean eskarmentu eta erraztasun handia lortuz.

Hurrengo lau urtetan Alboka euskal folk taldeko partaide izan da. Talde honetan, egun egiten den musika tradizionalera hurbildu da, hari betiere bere estilo eta nortasuna emanez, ahotsa eta gitarraren bitartez. Talde honen hiru diskoen grabaketan parte hartu du, bai eta kontzertu ugari eskaini, Euskal Herrian ez ezik, Europako eszenatoki anitzetan –nazioarteko folk jaialdi ospetsuenak barne-, Estatu Batuetan eta Egipton ere bai.

Betalde, Kepa Junkerak beste ardura handi bat ere eman zion: Maren (2001) diskoko abestiak zuzenean abestea, lan hau plazaratu eta gero egin zituen biretan.

Horrez gain, Xabik bertsoak musikatu eta kantatu egiten ditu Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioan, baita ikus-entzunezko munduan beste lanak burutu ere. Esaterako, metraje laburreko filmetarako musika sortu eta grabatu.

Azkenik, bakarkako egitasmo berri bati ekiteko prest dago - konpainia onean bada ere-: Orai diskoan, harridura sortuko duen euskal herri-musikaren ikuspegi sutsu eta garaikidea azaltzen digu. Xabi San Sebastianen garaia heldu da. Orai.

Diskografia

NO-CD REKORDS
Portuetxe 53-A, 1 º oficina 104 | 20018 Donostia
© NO-CD Rekords. Todos los derechos reservados