Edozein zalantza baldin baduzu edota informazio gehigarriaren bila bazabiltza, deitu 943 31 48 00 telefonora edo erabili hurrengo
inprimakia gurekin harremanetan
Web orria: www.syntorama.com
Biografia
Bere jarduerarengatik, Juan Mari Beltran euskal herri musikako ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoa dugu.
Gaztetik ibili da musika inguruan, lehenik klarinetea eta gitarra jotzen eta ondoren aurreko belaunaldiko herri musikaren testiguaren arduraduna bihurtuz. Txalapartari gisa Bixente bere anaiarekin eta Artze anaiekin parte hartu zuen Jorge Oteizak 60.hamarkadan sortutako artearen euskal eskolan, tradizioan oinarritutako txalapartaren aro berriari hasiera emanez.
Rafael Ruiz Balerdi pintoreak sortutako Musika Garaikideko taldeetan parte hartu du, eta Sustraiak, Azala eta Txanbela taldeak sortu ditu. Joxan Goikoetxearekin ere bikote artistikoa izan da ere. Lan honen fruitua disko desberdinetan argitaratu da.
Herri musika eta instrumentuen ikerketa arloan lan asko argitaratu ditu, bai eta “Euskal Herriko Soinu Tresnak” pelikula eta diskoa ere, euskal herri organografiako dokumenturik garrantzitsuenetako bat kontsideratzen dena.