NO-CD Rekords

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Alos Quartet

Web orria:www.syntorama.com
Alos Quartet (2005)
10 Tanta (2009)
  

 
       DISKOGRAFIA


  • 10 Tanta 2009 Alos Quartet

    CD: 10.17 €Erosketetarako orga ikusi

    IN MP3-AN: 8.47 €Erosketetarako orga ikusi

    Partiturak ikusi >>

  • Alos Quartet 2005 Alos Quartet

    CD: 10.17 €Erosketetarako orga ikusi

    IN MP3-AN: 8.47 €Erosketetarako orga ikusi

  • BIOGRAFIA
    Alos Quartet 1999an sortu zen Euskal Herrian, Et Incarnatus ganbara orkestraren baitan. Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Inazio Alkain eta Pello Ramirez musika klasiko nahiz modernoan ibilbide zabala duten musikariek osatzen dute: Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra edota Espainiako Gazte Orkestran jo izanaz gain, Oskorrí edo Benito Lertxundiren taldekideak ere badira.

    Bost urteotan burututako kolaborazioen artean, 1999. eta 2004. urteen bitartean Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin batera eszenatoki handienetan egindako birak aipagarriak dira. 2001 urtetik Kepa Junkerarekin lanean dihardu, esaterako “Maren” diskaren aurkezpenetan eta “K” zuzeneko disko berriaren grabaketan parte hartuz.

    Egindako grabaketen artean, honako musikariekin egindakoak azpimarratzekoak dira: Los Piratas, Oskorri, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, El Hombre Burbuja, Kepa Junkera, Tejedor, Angel Unzu, Ken 7, Joserra Senperena edo Niko Etxart.

    Taldeak bakarka egin duen hirugarren diskoa dugu NO-CD Rekords diskoetxeak argitaratu duena. Bertan, oinarrizko formazioa abiapuntu harturik –bi biolin, biola eta biolontxeloa-, tarteka nyckelharpa, teklen bidez jotzen den suediar hari-instrumentuaren nortasun handiko soinuaz ere baliatzen da laukotea.

    Taldea sortu zenetik 10 urte pasa direla, hari laukoteak 2009an 10 tanta izena duen disko berri batekin ospatuko du bere urteurrena. Bertan, taldeak ibilbide bat proposatzen du 10 lan berri hauetan zehar.
    “10 tanta 10 urte, 10 doinu berri mimo haundiz sortu eta aukeratuak. Gure bideko beste geltoki bat, eta zu ere bide horretako konplize egin nahi zintuzkegu. Dastatu tanta bakoitzaren zaporea eta utzi barruraino busti zaitzan.

    Diskoa 2009ko Urtarrila eta Apirila artean grabatu zen Tolosako Leidor Antzokian, eta gero Mikel F.Krutziagaren Musik Art estudioan nahastu eta masterizatu zen.

    Urteurrena ospatzeko, diskoan kolaborazio paregabeak daude, Waldemar Bastos abeslari eta konposatzaile angolatarra besteak beste, world Music-eko izen handienetarikoa gaur egun, Chico Buarke, Arot Lindsay, Cesaria Evora edo Talking Head kide ohia David Byrnerekin lan egin duena.
    Aipatzekoak dira ere beste lehen mailako kolaborazioak:
    Leonardo Amuedo – Gitarra akustikoa
    Juantxo Zeberio – piano
    Iñigo Egia – perkusioak
    Gonzalo Tejada – kontrabaxua
    Alvaro Gaviria – harmonika


    NO-CD REKORDS
    Portuetxe 53-A, 1 Ί oficina 104 | 20018 Donostia
    © NO-CD Rekords. Todos los derechos reservados