NO-CD Rekords

Subscription to our bulletin:

Name:
Email:

News rss

ALOS QUARTET taldearen bideo berria

24 de May de 2017
Share Facebook Twitter Meneame Mail

ALOS QUARTET-ek “Hosto Dantza” abestiaren bideo berria aurkeztu du. Taldea, Xabier Zeberio (Nyckelharpa, biolina), Francisco Herrero (Biolina), Lorena Núñez (Biola) eta Pello Ramirezek (Celloa) osatzen dute. Bideoa, bere azken lana “GARDEN” izeneko diskaren abesti bati dagokio. Laukoteak, bere zeinu bereizgarria duen soinu dotorea, intimotasuna eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatu zuen diska berrian.


13 konposizio berri horien grabaketan, azken urteetan bidelagun izan dituen hainbat artista eta lagunen laguntza izan zuen taldeak, hala nola, Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondo ahotsetan, Oreka TXen txalaparta, Harkaitz Cano idazlea eta poeta eta Bill Cooleyen salterioa, besteak beste. Guztiek eman zioten beren kolore eta ukitu berezia lan berriari.


Kontzertu ugarietan, gainera, ALOS QUARTET Aukeran Dantza Konpainiaren dantzariekin batera aurkezten du bere GARDEN ikuskizuna. Musikaz zein dantzaz osatutako kontzertu izugarri polita.


“Hosto Dantza” abestiaren bideo berria, ondorengo estekan ikusi daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=bGi33UbRU1U


 


Komunikazio arduraduna


Naiara Egimendia


943 31 48 00


670 242 343


naiara@syntorama.com


 


 

Share Facebook Twitter Meneame Mail
NO-CD REKORDS
Portuetxe 53-A, 1 oficina 104 | 20018 Donostia
NO-CD Rekords. Todos los derechos reservados